Oharrak:34 urte zituen 1938an.
Familia-harremanak:Gurasoak: José Manuel eta Juana. Emaztea: Lucía Bastida
Zaintzaldiak egin zituen Azkoitian Gerra Zibila hasi ondoren. Ondoren, Eusko Gudarostean ibili zen, hainbat frontetan, 1937ko abuztuan Kantabriako Limpias herrian atxilotu zuten arte. 1937ko abenduaren 17an Ondarretako espetxean sartu zuten Valladolidetik ekarrita.
Gerra-kontseiluan epaitu zuten Gipuzkoako hiriburuan. eta 1939ko urriaren 31n, "matxinada sustatzearen" delitua leporatuta, 6 urte eta egun bateko espetxe-zigorra jarri zioten. Epaiak dio hainbat frontetan ibiltzeaz gain, Azkoitian armak hartuta zaintzaldiak egiten ibili zen garaian hainbat gorabehera izan zituela pertsona eskuindarrekin.
Kondena jarrita, Cadizko Puerto de Santa Maria espetxera eraman zuten eta, ondoren, 1940ko maiatzaren 25ean, Zaragozara. Handik gutxira, abuztuaren 22an, espetxealdi arindua ezarri zioten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrerako asaldura | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 6 urte, 1 egun | 1939-10-04 | 3 urte | 1940-04-12 | ||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Limpias | Valladolid Espetxe Probintziala |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Valladolid Espetxe Probintziala | Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1937-12-17 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | Zaragoza Espetxe Probintziala | 1940-05-29 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana