Oharrak:23 urte 1936an
Familia-harremanak:Gurasoak: Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiaraz / Anai-arrebak: José María, Catalina, José Manuel, Francisco Javier (jaio eta egun gutxitara hilda), Marcelino (Markelin) eta María (gerraostean jaioa) Zubizarreta Alberdi
1913ko martxoaren 5ean jaioa Azkoitiko Martitte auzoan. Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiarazen semea, sei anai-arreba zituen.
Umetan eta gaztetan txirrindularia zen, San Martingo “Santue” deitzen zioten eta Ciclo-Crossarekin hasi zen bere garaian. 1930 eta 1935 urteen artean txirrindulari talde desberdinetan aritu zen lasterketak egiten: 1930 Lagun Onak; 1931 C.D. Elgoibarrés//C.C. Eibarrés-G.A.C.; 1932 C.C. Eibarrés; 1935 C.D. Oñate.
1936ko irailaren 20an, Francoren indarrak Azkoitin sartzerakoan, Victorrek bere aita eta hiru anaiekin batera Azkoititik abiatu eta Saturraranera bidaiatu zuen (busez edo kamioiez). Bertan egun batzuk egon ondoren Gernikara abiatu ziren. Bere ama eta arreba Azkoitian geratu ziren.
Víctor, José Manuel eta José María anaiak eusko gudarostean sartuak zeuden eta Gernikara iristerakoan hainbat frontetan ibili ziren borrokan. Víctor, Gernika eta Markina arteko fronte horietako batean zauritua izan zen bala batekin kopetan, 1936ko urriaren 7an, eta horren ondorioz hil egin zen. Basurtoko Ospitalera eraman zuten baina ezin izan zuten ezer egin. Bere aita eta hiru anaiak Gernikan egindako hiletara joan ziren urriaren 9an.
Agiriaren arabera, Víctor, garaian Derioko Vista Alegre zen hilerrian hilobiratua izan zen. 1946ko urtarrilaren 4an hezurtegi orokorrera lekualdatu zituzten bere gorpuzkiak.
Oharrak:
Gernika eta Markina (Bizkaia) arteko gerrako frontean izandako zaurien ondorioz hilda / 1946-01-04 bere gorpuzkiak hilerri bereko hezurtegi orokorrera lekualdatu zituzten
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana