Ciriaco Aguirre Cincunegui

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1894-08-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Industrialaria
  • Rola: Alkatea, Alkateordea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: Miguel eta Florentina. 7 seme-alaba.

Biografia:

1931ko apirilaren 17an hasi zen Azpeitian arlo publikoan lanean, Azpeitiko Udaleko 2. alkateorde izendatu zutenean. Alejandro Orbegozo eta Martin Oyarzabalekin batera, gutxiengo abertzaleko kide izan zen udalbatzan. Zerrenda bakarra zuen udalbatza hark eta karlismoari lotutako jendeak eta industria arlokoak ziren zerrendaburu. Handik bi urtera udal hauteskundeak egin zituzten, aurreko udalbatzak lege-dekretu bidez karguak utzi ondoren eta abertzaleek hartu zituzten libre gelditutako 16 zinegotzietatik 8.

Zinegotzi haien artean zen Ciriaco, 425 boto lortuta. Maiatzaren 10ean lehen alkateorde izendatu zuten eta lanpostu hori izan zuen 1934ko abuztuaren 23an dimititu zuen arte. Alkateorde zela, behin baino gehiagotan izan zen Udaleko ordezkari nagusi Jose Antonio Oyarzabalen ordez, garrantzi handiko garaietan, hain zuzen ere. Besteak beste, 1933ko uholdeek ekarritako kalteak kudeatzen, eskola publikoak prestatzen eta 1934ko udan Kontzertu Ekonomikoaren inguruko gatazkaren harira Donostian sortu zuten bitarteko batzordean ere aritu zen.

1936ko otsailaren 22an Udaleko ordezkari hautatu zuten berriro Fronte Popularrak irabazi ondoren. Estatu-kolpeak porrot egin eta Gerra Zibila hasitakoan, handik egun gutxira, uztailaren 23an, alkate izendatu zuten Ciriaco, Jose Antonio Oyarzabalek dimititu ondoren. Ordutik aurrera, Ciriaco izan zen Azpeitiko ordezkari gorena, harik eta matxinatutako tropak Azpeitira sartu eta atxilotu zuten arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak/Los nombres de la memoria. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 75/262 Espedientea, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. AGA Justicia (Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; exp. 75/262)). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1936-09-26

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinadari laguntza (frankismoaren akusazioa) ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 12 urte, 1 egun 1937-06-14 2 urte 1940-05-00 [1]
Oharrak:

[1] - Guztiz aske geratzen da 1946/09/04an.

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Iruña Espetxe Probintziala (Nafarroa) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1936-11-24

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak/Los nombres de la memoria. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Espetxe-espedientea, AHPG. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. AHPG-GPAH GEZ 2833-6_). - (Espetxe-espedientea).
  • Gipuzkoa zg/37 kausa, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gerra-kontseilua).
  • Zigor ordezkapenaren espedientea, AGMG. Iturria: Guadalajarako Artxibo Militar Orokorra. - (Zigor Ordezkapenaren Espedientea).

Frogaren elementuak

  • Ciriaco Jose Antonio Aguirrerekin batera, gerra hasi aurretik. Iturria: Senitartekoa. - (Argazkia).
  • Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak/Los nombres de la memoria. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 75/262 Espedientea, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. AGA Justicia (Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; exp. 75/262)). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Espetxe-espedientea, AHPG. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. AHPG-GPAH GEZ 2833-6_). - (Espetxe-espedientea).
  • Gipuzkoa zg/37 kausa, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gerra-kontseilua).
  • Zigor ordezkapenaren espedientea, AGMG. Iturria: Guadalajarako Artxibo Militar Orokorra. - (Zigor Ordezkapenaren Espedientea).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana