Claudio Zubizarreta Zabalo

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1880-10-30
  • Heriotza-data: 1972-03-07
  • Lanbidea: Jornaleroa
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:55 urte 1936an / Agirrezabal "Artzabal" baserrian jaioa

Familia-harremanak:Emaztea: Juana Francisca Alberdi Mendiaraz / 7 seme-alaba: José María, Catalina, Victoriano, José Manuel, Francisco Javier (jaio eta egun gutxitara hilda), Marcelino (Markelin) eta María (gerraostean jaioa)

Biografia:

1880ko urriaren 30ean jaioa Azkoitiko Martitte auzoan, Agirrezabal “Artzabal” baserrian. Juana Francisca Alberdi Mendiarazekin ezkondua, 1882ko abenduaren 27an jaioa Bergarako Elosu auzoan, Zabaleta baserrian. Zazpi seme-alaba izan zituzten: José María, Catalina, Victoriano (Víctor), José Manuel, Francisco Javier (1918ko abenduaren 27an jaioa eta egun gutxitara hilda), Marcelino (Markelin) eta María (gerraostean jaioa).

1936ko irailaren 20an, Francoren indarrak Azkoitin sartzerakoan, Claudiok bere lau semeekin batera Azkoititik abiatu eta Saturraranera bidaiatu zuen (busez edo kamioiez). Bertan egun batzuk egon ondoren Gernikara abiatu ziren. Bere emaztea eta alaba Azkoitian geratu ziren.

José María, Víctor eta José Manuel semeak eusko gudarostean sartuak zeuden eta Gernikara iristerakoan hainbat frontetan ibili ziren borrokan. Víctor, Gernika eta Markina arteko fronte horietako batean zauritua izan zen bala batekin kopetan, 1936ko urriaren 7an, eta horren ondorioz hil egin zen.

Claudiok, artilleriako material astunaren hornikuntzan lagundu zuen. Marcelinok (seme gazteena), hainbat gauza banatzen lagundu zuen Gernikako gudarien biltegi moduko batean. Gernikatik alde egin eta Bilbora joan ziren aita-semea, Bilbotik Asturiasera eta Asturiasetik ontziz Frantziara, Bordelera. Behin Bordelen, Cahorseko (Frantzia) bidea hartu zuten biek elkarrekin. Cahorsen, Marcelino, mahastiak zituen familia batekin hasi zen lanean, 17 urterekin. 1937ko ekainean hartu zuten Frantziarako bidea eta urrian etxera itzultzeko erabakia hartu zuen aitak.

Hendaiako mugan zaindari batek Marcelino bere anaia José Maríarekin nahastu zuen, antza handia baitzuten, eta soinean zeraman guztia kendu zion.

Azkoitira iristerakoan, Claudio Azpeitiko espetxean sartu zuten preso 1937ko urriaren 22 eta 25 artean. Gerra-kontseilua egin zioten Donostian, Frente Popularreko Defentsa Batzordearekin kolaboratzea leporatuta. Espetxealdi prebentiboan egon zen 1939ko urtarrilaren 19an aske utzi zuten arte.

María bere alaba gazteenarekin eta honen senarra Xantirekin bizi izan zen San Martingo etxean. 1972ko martxoaren 7an hil zen 91 urterekin.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Cahors
  • Data: 1937-06-00 / 1937-10-00

Frogaren elementuak

  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza. - (Lekukotza).

Oharrak:
Cahorsera Marcelino bere semearekin batera iritsi zen Bilbo, Asturias eta Bordeletik (ontziz iristsi ziren) pasa ondoren

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)
  • Data: 1937-10-22 / 1939-01-19

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Frente Popularreko alderdietan parte hartzea Azkoitia (Gipuzkoa) Gobernuko Informazioa Gerra-kontseilua Askatasuna 1939-01-19

Frogaren elementuak

  • Erregistroa. Iturria: Martutene Espetxeko Artxiboa. (Ref. Nº Orden de Caja: 13). - (Aranzadiko datu basea).
  • Buces, J.: Azpeitia 1936-1945 II. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gerra-kontseilua).
  • Informea. Iturria: Azkoitiko Udal Agiritegia. - (Informeak).
  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza. - (Lekukotza).

Oharrak:
Urriaren 22 eta 25 artean atxilotua izan zen, Cahorsetik itzuli zenean, eta espetxealdi prebentiboan egon zen aske atera zen arte

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana