José Ignacio Gárate Arregui

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1901-07-13
  • Heriotza-data: 1951-03-18
  • Lanbidea: Tabernaria
  • Rola: Zinegotzia
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:35 urte 1937an / 1933ko apirilaren 23tik Azkoitiako Udaleko zinegotzia

Familia-harremanak:Emaztea: María Oyarzabal Eraso / 4 Seme-alaba: Juan Jose, Marzelo, Miren Begoña eta Miren Arantzazu

Biografia:

1901eko uztailaren 13an Azkoitiako Kale Nagusian jaioa. 1936ko irailaren 20ko egunsentian Azkoitiatik ihes egin behar izan zuen, haren emazte eta seme-alabekin batera. Busturian, Kanalan, Mundakan zein Gernikan egon ziren 1937ko ekainera arte. Data horietan arrantza-ontzi bat hartu eta Frantzian erbesteratu zen 1940ko udara arte. Baionan egon zen, zehazki. Emaztea eta seme-alabak, aldiz Gobeo petrolio-ontzia hartu zuten arren ezin izan ziren Frantziara iritsi, Galerna ontziak kanoikatu baitzuen. Flota frankistek Pasaiara eraman zituzten bai ontzia eta baita bidaiariak ere. Bertan mutilak ziren semeak (9 eta 6 urtekoak) Segurara eraman zituzten. Bitartean, Maria eta alabak (4 eta 2 urtekoak) Loiolan sartu zituzten preso, santutegiaren ondoan zegoen eraikin batera. Azkoitiara itzuli ahal izan zutenean haien etxea Falangeak, erreketeek eta karlistek okupatuta aurkitu zuten, bertan ezarri baitzuten haien egoitza. Gainera, taberna ere galdu zuten, haien bizibidea zena.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Azkoitia

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Baiona
  • Data: 1937-06-16

Frogaren elementuak

Oharrak:
Baionara iritsi aurretik Busturia, Kanala, Mundaka eta Gernikan egon zen

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana