María Oyarzabal Eraso

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1904-09-11
  • Heriotza-data: 2000-05-17
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Senarra: José Ignacio Garate Arregui / Seme-alabak: Juan José, Marzelo, Miren Begoña eta Miren Arantzazu

Biografia:

1904ko irailaren 11an Azpeitiako Idiaguirre baserrian jaioa, Izarraitz auzoan. Gerra Zibilak eztanda egin eta gutxira, irailaren 20an, Azkoitiatik ihes egin behar izan zuen familiak. Busturian, Kanalan, Mundakan zein Gernikan egon ziren 1937ko ekainera arte. Maria ete seme-alabek Gobeo petrolio-ontzia hartu zuten Frantziara ihes egiteko. Bidean, ordea, Galerna ontziak kanoikatu egin zituen. Flota frankistek Pasaiara eraman zituzten bai ontzia eta baita bidaiariak ere. Bertan mutilak ziren semeak (9 eta 6 urtekoak) Segurara eraman zituzten. Bitartean, Maria eta alabak (4 eta 2 urtekoak) Loiolan sartu zituzten preso, santtegiaren ondoan zegoen eraikin batera. Azkoitiara itzuli ahal izan zutenean haien etxea Falangeak, erreketeek eta karlistek okupatuta aurkitu zuten, bertan ezarri zuten haien egoitza. Gainera, taberna ere galdu zuten, haien bizibidea zena.

 

 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Tokia: Azkoitia

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Azkoitia
  • Data: 1936-09-20

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana