Marcelino / Markelin Zubizarreta Alberdi

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1920-04-06
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:16 urte 1936an

Familia-harremanak:Gurasoak: Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiaraz / Anai-arrebak: José María, Catalina, Victoriano, José Manuel, Francisco Javier (jaio eta egun gutxitara hilda) eta María (gerraostean jaioa) Zubizarreta Alberdi

Biografia:

1920ko apirilaren 6an jaioa Azkoitiko Martitte auzoan. Martitteko elizaren erregistroan Markelin bezala bataiatua azaltzen bada ere, epaitegian ez zuten onartu eta Marcelino bezala azaltzen da. Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiarazen semea, sei anai-arreba zituen.

1936ko irailaren 20an, Francoren indarrak Azkoitin sartzerakoan, Markelinek bere aita eta hiru anaiekin batera Azkoititik abiatu eta Saturraranera bidaiatu zuen (busez edo kamioiez). Bertan egun batzuk egon ondoren Gernikara abiatu ziren. Bere ama eta arreba Azkoitian geratu ziren.

Víctor, José Manuel eta José María anaiak eusko gudarostean sartuak zeuden eta Gernikara iristerakoan hainbat frontetan ibili ziren borrokan. Víctor, Gernika eta Markina arteko fronte horietako batean zauritua izan zen bala batekin kopetan, 1936ko urriaren 7an, eta horren ondorioz hil egin zen.

Markelinek (seme gazteena), hainbat gauza banatzen lagundu zuen Gernikako gudarien biltegi moduko batean. Gernikan oihalak eta bestelako tresnak saltzen zituen familia batekin ibili zen. Gernikako bonbardaketa izan zen egunean bertan zegoen Markelin. Los Arcoseko (Nafarroa) lagun batekin zegoen, eta, bonbardaketa hasi zenean, korrika atera ziren bakoitza alde batera eta 40 urte pasa arte ez zuten berriro elkar ikusi.

Gernikatik alde egin eta Bilbora joan ziren aita-semea, Bilbotik Asturiasera eta Asturiasetik ontziz Frantziara, Bordelera, 1937ko ekainean. Behin Bordelen, Cahorseko (Frantzia) bidea hartu zuten biek elkarrekin. Cahorsen, Markelin, mahastiak zituen familia batekin hasi zen lanean, 17 urterekin. Bertako zuzendaria zen emakumeak begi onez ikusten zuen, eta urrian etxera itzultzeko erabakia hartu zuenean bere aitak, Donostian bizi zen pertsona baten helbidea eman zion Markelini (laguntza behar bazuen harengana jotzeko) eta baita zilarrezko txanpon bat ere.

Hendaiako mugan zaindari batek Markelin bere anaia José Maríarekin nahastu zuen, antza handia baitzuten, eta soinean zeraman guztia kendu zion, zilarrezko txanpona barne. Etxean atxilotuta egon zen denbora luzez eta astero Guardia Zibilaren kuartelean aurkeztera behartuta zegoen. Senide bat zuten moja Soraluzen eta han topatu zuen lana. Astean zehar Soraluzen egoten zen eta larunbatetan Azkoitira itzultzen zen.

Kuartelera azaldu ez zen lehenengo aldian etxera joan ziren bere bila. Han ere ez zegoen, eta amak, Soraluzen lanean zegoela eta larunbatean itzultzerakoan kuartelean aurkeztuko zela esan zien. Kuartelean bere burua aurkezterakoan, kanoien osagaiak fabrikatzen zituen enpresa batean lan egiten zuela esan zien (nahiz eta fabrikak torlojuak egin eta ez kanoiak). Hau entzuterakoan, zigortu beharrean, astero Soraluze edo Bergarako kuartelean aurkezteko agindua jaso zuen.

Bertan zortea izan zuen eta kuarteleko arduradunari mesede bat egiteagatik, berriro aurkeztu behar ez izatea lortu zuen. Hots: arduradunak txori eme bat behar zuen bere txori arrarekin gurutzatzeko eta Markelinek Azkoitira joaterakoan bat lortuko ziola esan. San Martineko ezagun batengana jo zuen, txoriak zaintzen zituena, eta gertatzen zitzaiona kontatzerakoan, txori bat eman zion, eta txori honekin kuarteleko buruarengana joan zen. Aurrerantzean ez zuen berriro kuartelera joan behar izan.

18 urte bete zituenean soldaduska egitera behartuta joan behar izan zuen, 4 bat urte. Ondoren, Azkoitira itzuli zen lanera eta bizitzera, anaietatik bera izan zen bakarra. Bertako Anaitasuna futbol taldean jokatzen hasi zen, eta horrek gauzak erraztu zizkion. Ezkondu eta 3 seme-alaba izan zituzten. 89 urterekin hil zen.

Markelinen semeari galdera bat geratzen zaio airean: Juana eta Catalina Azkoitin geratu ziren eta han egon ziren gerra garaian. Nola pasa zuten? Ez dago erantzunik baina aurpegiaren keinua oso tristea da. Juana 67 urterekin hil zen 1950eko abenduaren 15ean, eta Catalina gazte hil zen biriketako minak jota.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Azkoitia

Frogaren elementuak

  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza. - (Lekukotza).

Oharrak:
Etxe barruko atxilotzean egon zen, astero Guardia Zibilaren kuartelean aurkezteko beharrarekin

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Cahors
  • Data: 1937-06-00 / 1937-10-00

Frogaren elementuak

  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza. - (Lekukotza).

Oharrak:
Cahorsera bere aitarekin batera iritsi zen Bilbotik, Asturiasetik eta Bordeletik (ontziz iritsi ziren) pasa ondoren

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana