Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: José María Urcelay Lersundi y Josefa Aramendi. Anai-arrebak: Joaquina, Alejandra, Justino, José León, Josebe, Iñaki y Emilia Urcelay Aramendi. Senarra: Francisco Zamacona. Seme-alabak: Gentzane eta Mikel.
19 urte zituela hasi zen mitinlari lanetan. Bere lehen hitzaldia Azkoitian egin zen omenaldi batean eman zuen, zeina Primo de Riveraren diktadura garaian Batzokia itxi zutenean erre zuten Ikurriñaren zati bat berreskuratzearen harira ospatu zen. Lehen mitin horretan José Antonio Aguirre Lecube eta Estepan Urkiaga Basarats "Lauxeta"ren aurkezpen lanak egin zituen.
Emakume Abertzale Batzako (EAB) presidente ere izan zen 1931-1932 urteetan. Horregatik, José Antonio Aguirre, Telesforo Monzón, Polixene Trabudua, Haydée Aguirre... bezalako politikari nabarmenekin jardun zuen.
Gerra Zibila lehertu zenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zuzendaritza Gerra Departamendura pasatu zen, eta bertan arropak prestatzen edo ihes egiten ari zen jendeari ezkutalekuak, jatekoa, lo egiteko lekua... bilatzen jardun zuen.
Bere familiak ere 1936ko irailaren 16an egin behar izan zuen alde Azkoitiatik. Hasieran Bizkaia aldera joan zen, eta gero, heriotza zigorra jarria ziotela, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Parisera joan zen. Bertan ezagutu zuen gerora bere senarra izango zen Francisco Zamacona. Parisetik Belgikara joan zen, eta azkenik 1940an, Venezuelara. Bertan ezkondu zen Francisco Zamaconarekin.
Venezuelan, bere militantziarekin jarraituz, Radio Euskadiko esatari moduan jardun zuen, euskaraz. Horrez gain, Caracaseko Euskal Etxean aktiboki parte hartzen ere jarraitu zuen.
1950ean itzuli zen lehenbizikoz Euskal Herrira, eta harrezkeroztik hainbat aldiz itzuli zen, azkenengo aldiz 1976an, Francisco Zamacona hil baino zertxobait lehenago. Venezuelan bizitzen jarraitu zuen, eta bertan hil zen 1983ko ekainaren 22an.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Azkoitia | Lekeitio (Bizkaia) | 1936-09-16 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Lekeitio (Bizkaia) | Busturia |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Busturia | Axpe |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Axpe | Gernika-Lumo | 1937-xx-xx |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Gernika-Lumo | Paris | 1937-xx-xx |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Paris | Venezuela | 1940-05-00 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana